Gari samurrezko entsalada epela, parrilan egindako sardinekin
SinopsiaGaurkoa Isaac Rosaren “Las buenas noches” liburuari eskainitako literatura-menua da, eta bertan gari samurrezko entsalada epela prestatuko dugu, parrilan egindako sardinekin. Gure lehen irteeran, Hondarribiko Badia Tabernara joango gara, eta bertan legatz-pastela prestatuko digute. Bigarren irteeran, Made in Euskadi atalean, Aitor Buendía kazetariarekin Gasteizko Eraztun Berdea zeharkatuko dugu. Salburuatik igaro eta Ataria kafetegira iritsiko gara, eta bertan Ataria burgerra prestatuko digute. Gastronomiaren ikuspegitik, etxeko gaztanbera egiteko oso formula erraza ezagutuko dugu; eta nutrizioaren ikuspegitik, ondo lo egiten lagun diezaguketen ohiturak zein diren jakingo dugu. Azkenik, gure ezagutza-pilulan, Cristina Dousinnague doktoreak galdera honi erantzungo dio: noiz dago gomendatuta lorazepama hartzea lo egiteko?