Euskal zopa ardi-guruinekin + Gaileta-hilarriak moussearekin + Hibisko-«odol» poltsak
SinopsiaGaurkoa gaubeltzeko menua da, eta bertan euskal zopa bat prestatuko dugu guruinekin, baita moussez lagundutako gaileta-hilarriak eta hibiskoz egindako «odol» poltsak ere. Gure lehen irteeran, Convento San Roque hoteleko jatetxera joango gara, eta bertan buztan-haragiz eta irasagarrez betetako zaku bat prestatuko digute. Bigarren irteeran, Donostiako kaleetan barrena ibiliko gara La última vez atalarekin, oinezkoei sukaldean beldurra noiz sentitu zuten azkenekoz galdetzeko. Nutrizioaren ikuspegitik, gurasoek seme-alaben elikaduraren inguruan izaten dituzten beldurrak alde batera uztea komeni ote den aztertuko dugu, eta haurrak ahalik eta elikagai gehien probatzera animatzea hobe ote den ikusiko dugu. Gastronomiaren ikuspegitik, berriz, hilarri itxurako postre bat prestatzen ikasiko dugu, Gaubeltzeko protagonista bihurtzeko modukoa. Azkenik, gure ezagutza-pilulan, Marc Ruiz de Minteguía psikologoak gizartean onartuak sentitzeko gakoak azalduko dizkigu.