Arrautzak errioxar erara, alegría piperminekin eta taloekin
SinopsiaCaprichos saioaren atal honetan, menu pikante bat prestatuko dute: arrautzak errioxar erara, pipar min eta taloekin. Errezeta zaporetsu honen sekretuak ezagutzeaz gain, janari minak osasun kardiobaskularra eta bizi-itxaropena hobetzen lagun dezakeen aztertuko dute. Ibilbide gastronomikoan Donostiako La Mera Mera jatetxea bisitatuko dute, Mexikoko bi saltsa min ezagutzeko, eta Hondarribian Jon Areitio abeltzainarekin izango dira, abereentzako arto-bilketa gertutik ezagutzen. Azken pilulan, gure kulturan janari minarekiko zaletasuna zergatik txikiagoa den azalduko du José Miguel Mulet Bioteknologiako katedradunak.