Dilista eta kinoa entsalada, bakailao errearekin eta piperrekin
SinopsiaAnder Gonzalezek eta Gabriela Uriartek lipedemari eskaintzen diote saioa, dilista eta kinoazko entsalada bat prestatuz, bakailao errea eta piperrak lagun. Labean bakailao mamitsua egiteko modua ikasiko dute, eta lipedema zer den eta elikadurak nola lagun dezakeen azalduko dute. Bilbon, La Pimienta Doradan aperitibo osasungarriak egingo dituzte, eta Jardines Berrian txipiroi errea ezagutuko dute. Olatz Alcelay doktoreak tratamendu medikoak eta aukerak azalduko ditu.