Humus deseraikia gazta-ogiarekin (musabaha gazta-naanarekin) + Banana Lattea
SinopsiaEsnekiak dira A Bocados saio honen ardatz, musabaha gazta-naanarekin eta banana lattearekin. Taldea Oñatiko Gesaltza Artzain eta Gazta ustiategira doa, eta Motx-en gingerbread latte bat prestatzen dute. Gainera, esnekien kontsumoa aztertzen dute eta urdaileko azidotasunarekin esnea edatea egokia den argitzen dute.