loading

Patata-bola kurruskariak picapolloarekin

A Bocados

Patata-bola kurruskariak picapolloarekin

SinopsiaGaurkoa frijituei eskainitako ¿menú con técnica¿ saio bat da, eta bertan patata-bola kurruskariak prestatuko ditugu picapolloarekin. Gastronomiaren ikuspegitik, testura eta zapore paregabeak dituzten patata-bolak lortzeko gakoak ezagutuko ditugu; eta nutrizioaren ikuspegitik, frijitu on bat nola egin eta dieta aldetik gomendagarria den frijitu batez gozatzea posible ote den jakingo dugu. Gure lehen irteeran, Donostiako El Lobo tabernara joango gara, eta bertan perretxiko-, foie- eta gazta-kroketak prestatuko dizkigute. Bigarren irteeran, Mugitu Labeko Jotarekin izango gara, Donostian hori ere, eta oreka landuko dugu. Eta, azkenik, gure ezagutza-pilulan, frijitu bat air fryerrean behar bezala nola birsortu ikasiko dugu. Pelayo García air fryerrean adituak emango digu erantzuna, sare sozialetan Tortilla de Aspirina izenez ezaguna.