loading

Landako patea ozpinetakoekin eta tipula- eta granada-konfiturarekin

A Bocados

Landako patea ozpinetakoekin eta tipula- eta granada-konfiturarekin

SinopsiaGaurkoa Iparraldeari eskainitako “menú regional” bat da, eta bertan landako patea prestatuko dugu, ozpinetakoekin eta tipula- eta granada-konfiturarekin. Gastronomiaren ikuspegitik, landako pate berezi bat egiteko sekretua zein den jakingo dugu; eta nutrizioaren ikuspegitik, gibelaren, patearen eta micuitaren arteko desberdintasunak ezagutuko ditugu, baita dietan burdina gehiago behar dugunean aukera egokiak diren ala ez ere. Gure lehen irteeran, Le Petit Escargot brasseriera joango gara, eta bertan ahate-magret bat prestatuko digute batatarekin eta haragi-zukuarekin. Bigarren irteeran, La Trastienda atalean, gaztak fintzeko lana eta gazta-fintzailearen lanbidea ezagutuko ditugu Beñat Artizanen postuan. Azkenik, gure ezagutza-pilulan, bakardadeari eta osasun mentalari buruz hitz egingo dugu. Marc Ruiz de Minteguía psikologoak emango digu erantzuna.