Gnochi salteatu entsalada olagarroarekin eta salmorejoarekin
SinopsiaMenu freskagarri honetan, entsalada moduan aurkeztutako gnochi salteatuak prestatuko ditugu, olagarroarekin eta salmorejoarekin lagunduta. Ikuspegi gastronomikotik, gorputza duen, krematsua eta aldi berean leuna den salmorejo bat lortzeko gakoak ezagutuko ditugu. Nutrizioaren ikuspegitik, berriz, hidratazio egokia mantentzeko egunean zenbat ur edan behar dugun ikasiko dugu. Lehenengo irteeran, Bizi Café bisitatuko dugu. Bertan, kolorez eta zaporez beteriko bowl osasungarri bat prestatuko digute.