Ganba ravioli wontonak karbonara erara
SinopsiaZinemari eskainitako menu-saio bat da hau, ¿Luca¿ animaziozko filmari buruzkoa. Bertan, ganba ravioli wonton-ak karbonara erara prestatuko ditugu. Lehen irteeran Getxora joango gara, Casa Leotta-ra, eta han parmigiana siziliar bat prestatuko digute. Bigarren irteeran, berriz, ¿Made in Euskadi¿ atalean Aitor Buendíarekin batera, Gasteizera joango gara, Andre Maria Sortzez Garbiaren Katedrala gertutik ezagutzeko eta Angelato artisau-izozkitegiaren gozoak dastatzeko. Gastronomiaren ikuspegitik, wonton pastazko ravioliak lantzeko eta betetzeko modurik onena zein den jakingo dugu, testura perfektua lortzeko eta egosketan ez hausteko. Nutrizioaren ikuspegitik, berriz, gurasoek nola jokatu behar duten ezagutuko dugu, baldin eta beren semeak edo alabak obesitatea duela uste badute. Azkenik, gure pilulan, Sergio Humada sukaldari eta saioko kolaboratzailearen gomendioak izango ditugu, besteak beste. haurrekin joateko hainbat jatetxe proposatuko dizkigu.