Hayashi arroza lau urtaroko entsaladarekin
SinopsiaHau asmari eskainitako osasun-menu bat da. Horretarako, lehenik landa-entsalada bat prestatuko dugu, eta ondoren ziazerba, banana eta sagar irabiaki bat. Gastronomiaren ikuspegitik, benetako landa-entsaladaren gakoak ezagutuko ditugu, eta nutrizioaren ikuspegitik, bizi-ohiturak oinarri hartuta, asma duten pertsonen bizi-kalitatea nola hobetu jakin ahal izango dugu. Lehen irteeran Etxeko Barazkiak baratzera joango gara, Batavia letxuga nola landatzen eta ekoizten den ezagutzeko. Bigarren irteeran, asma duen pertsona baten testigantza zuzenean ezagutuko dugu, eta gaixotasun honekin egunerokoan nola bizi den ikusiko dugu. Gure ezagutza-pilulan, helduaroan asma zergatik ager daitekeen eta iristen den bezala desagertzen ote den jakingo dugu. Galdera horri Gipuzkoako Poliklinikako Idania de los Santos doktoreak erantzungo dio.