Otarrainxkak curryarekin
SinopsiaLiteratur menu batean oinarritutako saioa da hau, Rapsodia Gourmet eleberriari eskainia. Bertan, curryarekin egindako otarrainxkak prestatuko ditugu. Lehenengo irteeran, ¿Polémica a la carta¿ atalean, kalera aterako gara itsaskien buruak xurgatzea ideia ona den ala ez jakiteko. Bigarren irteeran, Fernando Getariako Dona Donikoarekin izango gara, eta hark zuhaitz-tomatez egindako polo bat prestatuko du A bocados gure saioarentzat. Ikuspegi gastronomikotik, curryarekin egindako otarrainxka goxoen historia bitxia ezagutuko dugu, eta ikuspegi nutrizionaletik, haurtzaroan jatera behartu gintuzten elikagaiekiko higuinak gainditzea posible ote den jakingo dugu. Azkenik, gure kultura-pilulan, Xabier Gutierrez izango dugu gurekin, eta hark Rapsodia Gourmet lanaren ezaugarri eta unibertso gastronomikoan sakonduko du.