Sardina txikiak tarteran + Galiziako raxoa
SinopsiaSukaldaritza saio hau Galiziako eskualdeko menu bati eskainita dago; bertan, sardina txikiak tarteran eta Galiziako raxo tradizionala prestatuko ditugu. Lehenengo irteeran, Gasteizko Camilo erretegia bisitatuko dugu, eta han Galiziako ogi-opil bat prestatuko dute alioliarekin, labean egindako patatarekin eta olagarroarekin. Bigarren irteeran, Fernando La Revelíakoa izango dugu lagun, eta hark txerri-presarekin, kalabazinarekin eta marrubiekin egindako hiru aurkezpen-proposamen erakutsiko dizkigu. Ikuspegi gastronomikotik, sardinentzat zein antxoentzat balio duen gisatu tradizional bat nola prestatu ezagutuko dugu. Ikuspegi nutrizionaletik, omega-3 pilulek benetan arrainaren kontsumoa ordezka dezaketen aztertuko dugu. Azkenik, gure ezagutza-pilulan, José Miguel Mulet bioteknologia katedradunaren eskutik jakingo dugu ea posible den olagarroak itxian haztea.