Era askotariko mini-pizzak
SinopsiaSaio hau sare sozialetan ikusitako menu bati eskainita dago, eta era askotariko mini-pizzak prestatuko ditugu. Lehen irteeran, Bilboko Cervecería Mexicana La Atómicara joango gara; han, ganba-aguachile bat prestatuko digute. Eguneko bigarren irteeran, Inés Basterra influencerrarekin izango gara, bere errezeta biralen atalean, eta hark gazta eta tipulaz egindako mokadu kurruskari bat prestatuko digu. Ikuspegi gastronomikotik, mini-pizzak egiteko orea behar bezala moldatzen eta mozten ikasiko dugu; eta ikuspegi nutrizionaletik, elikagaien mini bertsioek errazioak kontrolatzen benetan laguntzen duten ala ez aztertuko dugu. Azkenik, gure ezagutza-pilulan, José Miguel Muleten eskutik, barazkien etorkizuna elikagai erakargarriagoen zaporea lortzetik datorren ala ez jakingo dugu; krispeten zaporea duten tomate berriekin gertatzen den bezala, adibidez.