Kafez ondutako txerri-txuletak udareekin eta masustekin
SinopsiaPrograma hau menu energetiko bati eskainita dago; bertan, kafez ondutako txerri-txuletak udareekin eta masustekin prestatuko ditugu. Lehen irteeran, Vitoria-Gasteizera joango gara, guztiz aktiboa eta gaitasun intelektual handikoa den erretiratu bat ezagutzera. Bigarren irteeran, Tolosara hurbilduko gara, Mikelekin batera, SENA Training Ranchen eskutik, gure energia eta mugikortasuna nola handitu ikasteko. Ikuspegi gastronomikotik, txerri-haragiari zapore eta intentsitate handiagoa emateko gai den kafe-marinada bat prestatzen ikasiko dugu. Ikuspegi nutrizionaletik, paraxantina duten edari berriek zer funtzio betetzen duten ezagutuko dugu. Azkenik, gure ezagutza-pilulan, Silver belaunaldia zer den ezagutuko dugu: 60 urtetik gorako pertsonak, pertsona nagusi pasiboaren estereotipoarekin bat ez datozenak eta aktiboak, digitalak, jakin-min handikoak zein beren ongizate fisiko, emozional eta mentalarekin konprometituak direlako nabarmentzen direnak.