Oilasko iberikozko cachopoa almendra-pestoarekin eta kukuluekin
SinopsiaSaio honetan gure erara prestatutako menu klasiko bati helduko diogu, arrakasta ziurra duten errezetekin; esaterako, oilasko iberikozko cachopoa almendra-pestoarekin eta kukuluekin. Ikuspegi gastronomikotik, oilasko-cachopo bat plater bikain bihurtzeko modurik onena zein den jakingo dugu, eta nutrizioaren ikuspegitik, zergatik gustatzen zaigun gustuko duguna jatea aztertuko dugu: genetikagatik ala heziketagatik. Lehen irteeran, Laudiora joango gara, Biribil Pizzeriara, eta han Montesco pizza bat prestatuko digute. Bigarren irteeran, Miriam Ortiz sukaldari integratiboarekin Tolosara joango gara, Jo Topagunera, eta han burger begano bat egingo digute. Azkenik, gure ezagutza-pilulan, gonbidatuei zer gustatzen zaien ez dakizunean zein menu den hutsik egiten ez duena jakingo dugu. Horretarako, Tolosako AMA jatetxeko Javi Rivero sukaldariaren erantzuna ezagutuko dugu.