loading

Bucatini all¿amatriciana + saltimbocca ogitartekoan

A Bocados

Bucatini all¿amatriciana + saltimbocca ogitartekoan

SinopsiaSaio hau Isabel Coixeten Tres adioses filmari eskainitako zinema-menu bat izango da. Hura omentzeko, Erromako bi errezeta tipiko prestatuko ditugu: bucatini all¿amatriciana eta saltimbocca ogitartekoan. Lehen irteeran, Ciao Mamara hurbilduko gara, eta han benetako pasta carbonara nola egiten den erakutsiko digute. Bigarren irteeran, ¿Así somos¿ atalean, kalean dabiltzanei galdetuko diegu zein plater edo janariri esan behar izan dioten agur. Ikuspegi gastronomikotik, saltimbocca prestatzen ikasiko dugu, Erromako errezeta sinple baina gozoa. Nutrizioaren ikuspegitik, berriz, karbohidratoak ezinbestekoak ez direla dioen ideian zenbaterainoko egia dagoen aztertuko dugu. Azkenik, gure ezagutza-pilulan, pasta egosi ondoren benetan urez pasa behar den ala ez jakingo dugu. Bilboko La Dolce Vita jatetxeko Sonia Corralesek erantzungo digu.