Bibimbap begetarianoa
SinopsiaSaio hau Han Kang Nobel saridun korearraren La vegetariana liburuari eskainitako menu literario bat da. Hura omentzeko, bibimbap begetariano bat prestatuko dugu. Ikuspegi gastronomikotik, Koreako sukaldaritzako plater ospetsu eta ezagunenetako baten gakoak ezagutuko ditugu. Nutrizioaren ikuspegitik, berriz, ahabiek fresko kontsumitzen ez direnean beren ahalmen antioxidatzailea galtzen ote duten aztertuko dugu. Lehen irteeran, Suculenta bisitatuko dugu, eta han errezeta begano bat prestatuko dute: azalorea kaparren gremolatarekin. Bigarren irteeran, Crazy Asia atalean, Mikel Martijak, Mimotik, barbakoa korearra zer den erakutsiko digu. Azkenik, gure ezagutza-pilulan, Miriam Ortiz sukaldari integratiboak etxean jogurt beganoak nola egin azalduko digu.