Galbi-jjim saiheski korearrak
SinopsiaGaurkoa Parásitos filmari eskainitako “menú de cine” saio bat da, eta bertan galbi-jjim saiheski korearrak prestatuko ditugu. Gure lehen irteeran, Lasarteko Herriko Etxea jatetxera joango gara, eta bertan txuleta-carpaccioa prestatuko digute Idiazabal gaztarekin. Bigarren irteeran, Crazy Asia atalean, Mikel Martijarekin izango gara Mimon, Donostian, eta etxean kimchi korearra nola prestatu irakatsiko digu. Gastronomiaren ikuspegitik, galbi-jjim saltsa zer den eta zergatik den hain estimatua Korean zein Koreatik kanpo jakingo dugu. Eta, nutrizioaren ikuspegitik, heste-zizareak nola prebenitu eta gozokiak kontsumitzeak horretan eraginik ba ote duen ezagutuko dugu. Azkenik, gure ezagutza-pilulan, Aldama arrandegiko Oihana Aldamak anisakisa nola prebenitu azalduko digu, baita parasito hori zer arrainetan agertu ohi den ere.