Porru-patata krema kokotxekin + Goxua
SinopsiaHau, aurten 50 urte betetzen dituen Euskal Sukaldaritza Berriari eskainitako sasoiko menua da. Bertan, porru-patata krema kokotxekin eta goxua prestatuko ditugu. Gure lehen irteeran, Recetas de cine atalean, Sergio Humadarekin Lasartera joango gara, eta bertan Ratatouille filmeko Remy zopa prestatuko digu. Bigarren irteeran, Así somos atalean, Bilboko kaleetara joango gara, herritarrei euskal sukaldaritzak munduan zergatik duen arrakasta galdetzera. Gastronomiaren ikuspegitik, etxeko goxua modu erraz eta ikusgarrian nola prestatu ikasiko dugu; eta nutrizioaren ikuspegitik, kozinatzen jakitearen esanahia aldatu ote den eta horrek jaten dugunaren kalitatean zer-nolako eragina duen ezagutuko dugu. Azkenik, gure ezagutza-pilulan, Pedro Subijana sukaldariaren eskutik, 50 urte geroago Euskal Sukaldaritza Berriaren arrakastaren gakoak zein diren ezagutuko dugu.