Legatz-kaldereta fideoekin eta otarrainxkekin
SinopsiaPrograma honetan ¿ikusezinak diren etsaiak¿ gaiari eskainitako osasun-menu bat prestatuko dugu. Bertan, legatz-kaldereta goxo bat egingo dugu, fideoekin eta otarrainxkekin. Apirileko astelehen honetan kaldereta benetan zaporetsu eta erakargarri bat lortzeko gakoak ezagutuko ditugu, eta, ikuspegi nutrizionaletik, birusen eta bakterioen arteko desberdintasunak ere aztertuko ditugu. Lehenengo irteeran, Erandioko Erandio Berria jatetxea bisitatuko dugu, eta bertan txipiroi goxoak plantxan prestatuko dizkigute. Bigarren irteeran, ¿Made in Euskadi¿ atalean, Jasone Merinok Bilboko Nossi-Bé izozkitegiaren historia liluragarria hurbilduko digu. Azkenik, Elikaren eskutik, anisakisa izan dezaketen arrainak zeintzuk diren eta hura ezabatzeko modurik onena zein den ezagutuko dugu.