loading

Txangurru-kaneloiak

A Bocados

Txangurru-kaneloiak

SinopsiaGaurkoa Amor Towlesen ¿Mesa para dos¿ liburuari eskainitako literatura-menua da, eta bertan txangurru-kaneloiak prestatuko ditugu. Gastronomiaren ikuspegitik, kaneloiak betegarria atera gabe bete eta osatzeko trikimailua ezagutuko dugu, ohikoa ez den pasta mota bat erabiliz. Eta, nutrizioaren ikuspegitik, bakarrik baino lagunduta jatea zergatik den hobea esaten duten jakingo dugu. Gure lehen irteeran, Ohiane Aldamarekin Laudioko bere arrandegira joango gara, eta bertan txangurruaren berezitasunei buruz hitz egingo digu. Bigarren irteeran, Getxoko Aixerrota jatetxea bisitatuko dugu, eta bertan txangurru-tagliatelleak prestatuko dizkigute huancaína saltsarekin. Azkenik, gure ezagutza-pilulan, Xavier Gutiérrez idazle eta sukaldariarekin izango gara, eta Mesa para dos liburuari buruz xehetasun handiagoz hitz egingo digu.