Arroz-nahasketa azenario- eta kefir-purearen gainean eta etxeko indioilar-fianbrea
SinopsiaGaurkoa digestio-aparatuari eskainitako “Cocina para todos“ menu bat da, eta bertan arroz-nahasketa bat prestatuko dugu azenario- eta kefir-purearen gainean, baita etxeko indioilar-fianbrea ere. Gastronomiaren ikuspegitik, etxean indioilar-fianbrea modu errazean eta gehiegi konplikatu gabe nola egin ikasiko dugu; eta nutrizioaren ikuspegitik, kolostomia izanez gero, zer elikadura-jarraibide betetzea komeni den jakingo dugu. Gure lehen irteeran, Gasteizko Berri jatetxera joango gara, eta bertan kukulu-entsalada bat prestatuko digute Idiazabal gaztarekin. Bigarren irteeran, Inés Basterraren errezeta biralak ezagutuko ditugu, eta espinaka eta cottage gaztaz egindako quiche bat prestatuko digu. Azkenik, gure ezagutza-pilulan, kolostomia izanda pisua altxatu, lo egin eta ariketa fisikoa normaltasunez egin daitekeen jakingo dugu. José Luis Losegui Policlínica Gipuzkoako medikuak emango digu erantzuna.