Bakailaoa ¿black & white¿ txipiroiekin
SinopsiaBaccara taldean inspiratutako menu-programa da hau, betiko sukaldaritza, dantza eta musika oinarri hartuta. Horretarako, bakailaoa ¿black and white¿ txipiroiekin prestatuko dugu, talde mitiko honetako protagonistek eramaten zituzten jantzi zuri-beltzak gogora ekarriz. Ikuspegi gastronomikotik, arrozarekin prestatzen diren txipiroi beltz klasikoei ukitu aparta ematen ikasiko dugu, eta ikuspegi nutrizionaletik, musika entzunez ala telebista ikusita jatea hobea ote den ezagutuko dugu. Gure lehen irteeran Aldama arrandegira joango gara, eta han Oihanek udako arrain oso berezi bati buruz hitz egingo digu: San Pedro arrainaz. Bigarren irteeran, La Revelíako Fernando lagun izango dugu; hark bakailaoa, zerba eta madaria erabiliz hiru plater-aurkezpen erakutsiko dizkigu, kolorea eta sorpresa-efektua landuz. Azkenik, gure ezagutza-pilulan, Juncal Alzugaray fisioterapeuta ezagunaren eskutik, dantzatzea osasunerako zergatik den ona jakingo dugu.