Bangers and `smash`
SinopsiaSaioak menu literario bat aurkezten du, Simon Wroeren The Chef liburuan oinarritua, eta bangers and smash errezeta¿saltxitxak patata-purearekin¿Udaparen produktuekin lagunduta. Eguneko aholkuak galdetzen du: ondo jaten jakiteko derrigorrez ondo sukaldatu jakin behar al da? Xabier Gutiérrez sukaldari eta idazleak liburua eta menuarekin duen lotura azaltzen ditu. Gasteizen, Salvaje Bar & Burger tabernan, Ramón Franchok eta Cristian Jiménez sukaldariak Jackson Burger hanburgesa prestatzen dute. Halaber, kale-inkesta batek galdetzen du ea jendeak bere lan-ordutegia ostalaritzakoarekin aldatuko lukeen.