loading

Deba

SOS, Kantak arriskuan!

Deba

SinopsiaAbestiak Debako gertakari bati buruz hitz egiten du. Bi mutil gaztek korrika-apustua egin zuten 1900 urte aldera. Bata Mutrikuarra zen, Belietegi baserriko anaia gazteena, eta bestea Debarra, Labaka herriko igeltseroa. Debako herritarrek Mutrikuarrak irabaziko zuela uste zuten, eta haien bizilagunari animatu ordez, Mutrikuko gaztearen aldeko apustu garestiak egitea erabaki zuten. Lasterketan, minutu gutxigatik Debarra izan zen garaile. Garai hartan Txirrita bertsolaria Debako harrobian zegoen lanean, eta apustuko mutrikuarra eta Labakaren anaia zituen lankide. Egun batean, tabernan, Txirritak bertso hau bota zion anaiari, mutrikuarraren ikuspegitik iseka moduan.