Errenteria
Sinopsia1902 urtean Ibaizabal aldizkariak bertso sariketa bat antolatu zuen, ¿neska zaharrak¿ gaia jarrita. Enrike Elizetxea bertsolari Errenteriarrak emakumeekiko bertso iraingarri batzuk bota zituen, saria irabaziz. Egun batzuetara, Joxepa Antonik, Xenpelar bertsolariaren ilobak, gutun bat bidali zion lagun zuen Enrikeri, bertsoei zorrozki erantzunez. Neskazarra izateaz gain, Joxepa Antoni bertsolari trebea zen. Damututa, Enrikek Joxeparen erantzuna Ibaizabalera argitaratzera bidali zuen, aurretik ¿lagun zituen neskazar guztiei¿ barkamena eskatuz. Azkenean, Enrike eta Joxepa berriro adiskidetu ziren, berdintasunaren alde pausu handi bat emanez.