4. Irati eta Aezkoa
SinopsiaIratiko basoa dugu atal honetako protagonista. Baso bakartiaren handitasuna eta bertan bizi diren pertsonak: arotzak, almadiazainak, etab. Eta basoaren barruan jende gehien biltzen deneko unea: Elurretako Ama Birjinaren erromeria ospatzen denean basoaren erdi-erdian. Jende-pilaketa honek sortzen duen hondamena ikusiko dugu eta Iratiren hainbat ezaugarri nabarmenduko dira: Urkuluko "trophaeum", Irabiako urtegia eta Orbaizetako fabrika. Atala amaitzeko, ibilalditxo bat egingo dugu Aezkoa bailarako herrietan zehar, lotura estua izan baitute beti basoko bizitzarekin.