Oiartzun
Sinopsia'Gipuzkuan da herri lasai bat' Lesakan (Endarlatsan) fusilatu zuten oiartzuar batek asmatutako abesti bat izan zen. Fusilatuak Joxe Mari Berrondo zuen izena, eta 18 urte besterik ez zituen. Joxe Marirekin batera, Miel Ibarguen izeneko gazte bat hartu zuten preso Oiartzunen, mendira borrokatzera joaten ari zela. Bi oiartzuarrak Iruñera oinez eraman nahi izan zituzten zigor moduan. Bidean, ordea, Joxe Mari torturatu eta fusilatu zuten. Mielek zorte gehiago izan zuen, bidaia penagarria egin ondoren kartzelatik ihes egitea lortu baitzuen. Bere bihotzean, ordea, betiko gorde zuen Joxe Mariren kanta, eta bere esku hartu zuen herrian ezagutaraztea.