Luzaide
Sinopsia1. LUZAIDE ¿Lurraren Pian¿ abestiak 1824ko Luzaiden kokatzen gaitu. Azaroaren 23an itunpeko ezkontza handi bat ospatu zen, herriko familia dirudunenak batzeko; Granada etxeko Pedro eta Marimaite etxeko Maria Josefa izan ziren protagonistak. Ezkontzaren erdian, ordea, mutil bat altxatu eta ¿Lurraren Pian¿ kanta abestu zion Maria Josefari. Mutil hau guztiz maiteminduta zegoen Josefarekin, eta gaztetan ezkontzeko eskatu zion mendian, baina Josefak ezetz. Luzaiden ez da inoiz adostasunik izan abesti honen egilearen inguruan, baina herriko Pudes bertsolaria izan zela argituko dugu.