El Marqués
El Marqués
Espainiako diktadura amaitu eta hilabete gutxira, krimen bortitz bat gertatu zen Andaluziako “Los Galindos” finkan. Bost pertsona, guztiak langile klase xumekoak, modu basatian erail zituzten. Hainbat teoria izan arren, inoiz ez zen jakin nor izan zen erruduna: horietako baten erruduntasunaren hipotesiaren gainean itxi zen sumarioa, ondoren bere buruaz beste egin omen zuen, baina ondorengo autopsiek gertaeren bertsio hori zein ahula zen azaleratu zuten. Kasua, azkenean, 1995ean preskribatu zen, eta ebatzi gabe geratu zen.